|
Arratsaldeon guztioi!
Gaur 2007ko irailaren 11an
Felipe Urtiaga izena daruen plazan alkartu gara Berrizen
1882 jaio zan gizon hau omentzeko.
Felipe Urtiaga Espaņako II
Errepublikako aginte demokratikuen, Berrizko herrixek,
hauteskunde demokratikuetan, aukeratutako alkatie izen
zan.
Felipe Urtiaga alkatie zala
1931tik 1936rako tartien herri honek hobekuntza
haundixek euki ebazan; albuen dekogun frontoie ein zan,
Olakutako plazie barrittu zan, Berrizko auzo guztixetan
eskolak ein zien, hainbat ur depositto ein eta ure
etxietara eruen zan, eta beste hainbat gauza aztertzeko
eta ikertzeko dekoguzenak.
Felipe Urtiagak, 1936ko
uztaileko 18ko militarren golpie emon zanien, legedixe
defenditu eban, gobernu demokratikue defenditu eban.
Bera herriko buru zala, gerra kriminal hari aurre
eitteko, Udaletxeko ordezkarixekin eta herritarrekin
defentsa komitiek sortu ebazan, herrixen segurtasune
bermatzeko eta halako egoera gogor batien herrixen bizi
zienen eta Guipuzkuatik etortzen hasi zien ebakuatuen
ahal zan besteko ongizatie antolatzeko.
Gerra guztixetan pasatzen
dan moduen, hemenguen be, ideologien gainetik, pertsonak
deukien benetako aurpegixe ikusten da halakuetan.
Frankisten tropak 1937ko apirileko 25ien sartu zienien,
ordurarte lagun edo ezagun, kaleko edo auzoko izen zien
batzuk, zenbat samin, zenbat sufrimentu eta gorroto itxi
eben hemen, urtietan ixilien esan bada be, gaur altu
esan biau. Frankismuen errepresiņue ezan etorri urruneko
etsaietatik bakarrik , errepresiņue gertutik etorri zan
batez be.
Ez da kontu eskatzie, ez da
bengantza gure dogune, sufritu ebenek eta ondorenguek
altu esan biherra baņo ez da. Barruen geratzen dana
usteldu eitten da, horregaittik ozen esan biau, lotsa
barik esan biau, egixe esatiek libreauek eingo
gaittuelako eta juen zienenganako dekoguzan zorrak
kentzie derrigorra dogulako.
Errepresio kruel haregaittik
Felipe Urtiaga Berrizko alkatie, 1937ko iraillaren 11an,
gaur 70 urte hil eben, asesinatu eben Derixoko
kanposantuen, haren familixak, haren alabak Niceta,
Maria Luisa eta Pilarrek fusilamentue emon ez daiten,
herrixen laguntza eskatu bai, baņa ukatu eta gero.
Uda tragiko horretan
Gregorio Urquijo herriko forala (gaur eguneko
munizipala) eta Jose Aguirre defentsa komite buru zana
hil ebezan, asesinatu, fusilatu herritik denuntziak jaso
ebezelako. Agustin Milikua herritarrak bizixe galdu eban
Bilboko kartzela anker batien, bere andriek Agustin
salbatzeko ahalegin guztixek eindde gero.
Orain dela 70ko uda haretan
herriko sei emakume, atxilotu, gezurrez betetako
epaiketak pasau eta gero Saturraraneko kartzelan sartu
ebezan. Niceta Ariznabarreta 21 urteko neska zana, bere
aiztie Sofia Ariznabarreta 29 urtekoa, Ramona
Uribeganekoa 55 urteko andrie, Luis Gorroņoaz hiru seme
alaben ama, euretariko bi, Rafael eta Cruz, gudari
frentien eukezena, Benancia Etxano jaiotzez Ondarrutarra
baņa Berrizen abade etxien neskame egon zana, Sabina
Ibarrolaza jaiotzez Gallartakue baņa gure herrixen Juan
Polaz ezkondu eta hamaila karamelo herriko umiei
saldutakue zana, eta Teodora Uribarri, gure amama, bere
senarra Felix Arrizabalaga kartzelan euela ekixela 6 eta
13 urte bitarteko 4 seme-alaba bakarrik itxi behar izan
zittuena. Zergaittik kartzelatu ebezan aitzie gatxa
badabe, frankisten udaletxetik aginddute hiru urte bete
arte ein ebezan euretariko bakotzak, ein ziren
barraskeriagattik zoritxarrez ospetxue dan Saturrarango
kartzelan.
Uda horretan herriko
dozenaka eta dozenaka gizon kartzelaratuek izen zien,
ondiņo danen izenak ez dekoguz, horrartiņo iritzi zan
eta isilearen erreņue.
Urte horretan gure herriko
hainbat gudarik bizixe galdu eben mendi bazterreko
lubakixetan eta beste mordue, zigortute, esklabo moduen
ebali ebezan bidiek eta halakuek eitten edo frankisten
frentietan.
70 urte bete die uda honetan
herri hau ebakuatu zana; famili osuek aite, ama eta
umiek eukien apurrekin eta bonben eztanden azpixen
hemendik alde eibena.
70 urte famili askoren
ondasunek lapurtu ziela, herriko ume batzuk Europatik
ziher banandu ziela, herritik kanpo bilddurrez ezkutaute
egon zienak, eta belaunaldi oso bat frankistak frentera
derrigorrez eruen ebezela.
Hemen aipatutako guztixei
izena ipiņi biotzau, haren guztixen duintasune eta
errugabetasune aldarrikatu ein biau.
Gure gaztiek jakin eta
ezagutu bidabe estatu golpe harengattik Euskal Herrixen
eta Espainan gerra eta diktadura sufridu genduzela,
sufrimentu hori gugandik gertu emon zala ; gure
familixetan, gure lagunen etxietan,
BERRIZ 1936 GOGORATZEN
KULTUR ELKARTien, sortu berri dogun elkartien izenien
berba ein dotzuet. Elkarte hau sortu dogunok, uste dogu,
guri, ondorenguei, dagokigula, historiari eta egiari sor
deutzagulako, iraganeko gau isilien hemen esan dogun
guztixe jausten ez iztie.
BERRIZ 1936 GOGORATZEN
KULTUR ELKARTiek zuon laguntza guztixe behar dau herri
honen memoria historikue ez galtzeko. Zuetariko
bakoitzaren historiarekin herri honen historia osotuko
dogulako.
1937 urteko uda bizi ebenei
eta gaur gure artien ez dagozei, hor zeru ortzien akaso
euretariko bakoitza izar batien entzuten eukingo
dogunez, hemen gauzenok esan guretzau, maite izan
dittugula, eta gu garen artien goguen eunkingo
dittugula. |