|
Fusilatu eben alkatearen oroimen ekitaldiagaz
bat eginda, Berriz 1936
Gogoratzen elkarte barria aurkeztu dabe.
Herriko errepresaliatu guztien memoria
berreskuratu guran sortutakoa.
Zer helburugaz sortu dozue Berriz 1936 Gogoratzen?
70 urte betetan dira aurten 37ko errepresino urteak hasi zirela,
eta nire amama eta aitita kartzelaratu zitueela be bai. Garai haretan
Berrizen benetan zer gertatu zen aztertzeko kezka sortu jat.
Nire moduan, jakinmin hori daukien beste batzuk be aurkitu
ditut, eta oraingoz talde txikitxoa garen arren, seguru nago talde
sendoa sortuko dogula Berrizen.
Eskualde edo lurralde mailan zabaltzeko asmorik badozue?
Ez. Gure eremua Berriz izango da, gure xedea Berrizko gerra
denporako memoria historikoa berreskuratzea delako.
Etorkizuneko egitasmorik?
Bai, gure elkartea oraintxe sortu barri da, hain zuzen be, gauzak
egin eta antolatzeko helburuagaz: ekitaldiak, mahai-inguruak,
erakusketak... hainbat gauza egin leitekez gogotsu lan eginda.
Memoria eta justizia aitatu dozuz berbaldian...
Sasoi haretan egin ziren epaiketak, esate baterako, bertan behera
itzi behar dira. Argi daukagu horreek guztiak baliobakotu egin
behar direla, ez direla historian geratu behar. Ezer ez badogu
egiten, orduan bai: salaketa eta epaiketa injustu horreek guztiak
horrelaxe ezagutuko ditue 200 urte barru.
Elkartearentzat zer balio dauka omenaldi horrek?
Gure elkartea ezagutzera emotea, herriko jentearen konfidantza
eskuratzea. Guretzako ezinbestekoa da jenteak bere istorioak
kontatzea. Herri honen historia egiteko, jentearen istorioak ezagutu
behar doguz. |